23.3.22

 Paper zaharretik berria sortuz


2. hiruhilabetean zehar, 4B taldekoek Zientzia aplikatuak irakasgaian Paper zaharretik berria sortuz proiektua egin dute. Hona hemen haien hitzak proiektuan egin dutena azalduz:

"Kaixo, gu JUA enpresa gara eta papera egiteko ikerketa bat egin dugu. Gure ikerketaren emaitzaren atal bat zen jakitea, zenbat paper gastatzen den gure institutuan. Baita ere, formulario bat egin genuen eta irakasle eta ikasle batzuei bidali genien. Paper birziklatu horrekin, paper berri bat egin genuen laborategian."

"Lehenik eta behin, Paperment izeneko enpresa bat sortu genuen. Ondoren, inkesta bat sortu genuen, eta institutuko irakasle eta ikasleei bidali genien, papera behar bezala erabiltzen duten jakiteko. Papera birziklatua egiteko, papera behar genuen, orduan kaxa bat jarri genuen irakasleen gelan eta beste bat gurean. Papera lortu eta gero, laborategira joan ginen, eta urrats batzuk egin ondoren, geure paper birziklatua egin genuen."