9.4.19

TRIGONOMETRIA PARKEAN

Hona hemen, urtero bezala, 4.mailako ikasleak trigonometriari buruzko ezaguerak praktikan jartzen. Aurtengoan IBAIEDER parkeko haritz, pinsapo eta beste zuhaitzen altuerak kalkulatu dituzte. Angelua neurtzeko mugikorreko app bat erabili dute eta altuerak kalkulatzeko GSuiten kalkulu-orri bat prestatu dute. Horrela, parkean bertan emaitzak ezagutu ahal izan dituzte.