20.12.18

PEÑAS NEGRAS 2018




Ingurumen Interpretazio Zentroa
Abenduaren 10ean, astelehena.
DBH-ko 3. mailako ikasleek egindako irtenaldia


Irtenaldiaren helburua
1)    Bizkaiko bilakaera sozio-ekonomikoan meatzaritzak izan dituen inplikazioak aztertzea.
2)    Zonalde honetan gizaki jarduerak paisaian izan duen eragina ikustea.

     XIX. mendearen bukaerako eta XX. mendaren hasierako burdinmeategien ustiapena, funtsezkoa izan zen zonalde honetan. Milaka langile etorri ziren familiekin.
Gizartea nabarmen aldatu zen, eta emakumeak funtsezkoak izan ziren familia meatzarien biziraupenerako zeren zeregin berriak egiten hasi baitziren.

 

Ikasleek egin dituzten jarduerak bertako interpretazio-zentroko monitoreen eskutik:
1.    La Arboledako lakuetako (putzuak) gunean zehar.
Pertsonen ekintzen ondorioz inguruan izan den eraldaketa sakona ikusteko leku ezin hobea da toki hori.
2.    La Arboleda auzoa disfrutatzeko unea.
Bertan meatzariak zer-nolako egoeratan bizi ziren bideoa ikusi dugu.
3.    PeñasNegras
Kareharrizko egitura bitxi honetara bisita, gizakiak mea erauzteko lanetan utzitako aztarnak ikusteko.