Zuzendaritzaren agurra. Despedida de la Dirección |
Eloisa Larrea y Mireya Peñafiel
Ba doa 2012/2013 ikasturtea eta berarekin batera gure zuzendaritzaren ardura. Aprobetxatu nahi dugu, batez ere eskola komunitate kide guztiei, bai ikasleriari, bai familiei eta irakasleriari ere, gure eskerrik beroena luzatzeko zuen laguntza eta maitasunagatik. Guk geuk zuzentzeko ardura eduki dugu baina guztion lana izan da egin dugun ibilbidea, bakoitzak bere arlotik eta arduratik konpartitu dugun proiektuan. Ibaizabal BHI Abusu auzoko Bigarren Hezkuntzako erreferentzia ikastetxea izateko pausu oso garrantzitsuak eman ditugu zortzi urte luze hauetan.Hau izan da une guztietan gure erronka eta are gehiago saiatu egin dugu ahaleginaz, errealitatea bihurtzen. Guztien profesionaltasuna, lana, gogoa, giro aparta izan dira bidearen ezaugarriak. Eskola Komunitate osoa Ibaizabal kidearen izateaz arro sentitzen dela esatera ausartzen gara.Gogobetetze osoz banoa lana ondo egitea saiatu dugulako, onestasuna ta zintzotasuna izan direlako beti gure irizpideak eta ilusioz beterik izan delako gure eguneroko lana eta ardura. Gelditzen den bidea luzea da. Marisol García Ezenarro, zuzendari berriaren eskuzabaltasuna agerian geratu da aurreko zuzendaritza taldean lau urte pasatu ostean bere burua eskaintzarakoan. Zuen laguntza, kolaborazioa eta gogoa beharrezkoa izango du. Gure kemena luzatzen diogu ere bai bihotz bihotzez.
Eloisa Larrea eta Mireya Peñafiel