9.1.13

MARTA ABIEGA, GURE GELA LAGUNTZAILEA PERUN: "BIHOTZ TAUPADEN DANTZA ZOROA"

Argazkia: Berria.info
Lontzoren kronikek jakin-mina piztuta, bizikleta hartu, eta Peruko mendi tontorren atzean ezkutatzen denaren bila atera ginen. Mendiaz gozatzeaz gain, hango biztanleen bizimoduaz jakiteko aukera izan genuen.


Marta Abiega
Lima, 0 m. San Vicente de Cañete, 0 m. Yauyos, 2.871 m. Abra Chaucha, 4.800 m. Abra Negro Bueno, 4.270 m. Huancayo, 3.271 m. Jauja, 3.552 m. Tarma, 3.070 m. Junin, 4.015 m. Cerro de Pasco, 4.330 m. Huanuco, 1.910 m. Punta Union, 3.500 m. Tngo Chico, 2.379 m. La Union, 3.200 m. Abra Pastouri, 4.870 m. Catac, 3.576m. Huaraz, 3.090 m.

Jakin nahi baduzu hor goian idatzi dudan izen-soka luze horren atzean zer dagoen, mendiak imajinatu behar dituzu lehendabizi, mendiak eta maldak, altuera eta forma ugarikoak, alde guztietatik; saia zaitez haien arteko tolesdura, zoko eta sakonuneak irudikatzen ere: ibarrak, sakanak, haizpitarteak, errekak eta ibaiak, belardiak, zuhaiztiak...». (Jarraitu irakurtzen)